XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salvatierra'n sunbil orrek ekaitz'gaiztoak urruntzeko indarra duela-ta, odei aserre bat alderatzen dalarik, berriro sutan jartzen dute.

Otxandio'n eta Arratia'en, zezena duten etxetako oitura berezia au da: egur bi jartzen dituzte sutan gauon-gaueko apalgaraian; mutur banatatik erretzen dire zerbait; gero bietan luzenari mutur-errea pitza eta beste egurra pitzaturan gurutzatu; gurutze oi zezenaren ikulluan ezarri.

Zezenak ez omen du maminpartidu dalazko gaitzik urte guztian izango.

Aezkoa'n sunbilla edo bere txingarrak gorde oi dituzte.

Bei bati errapea gogortzen bazaio, aien suak ematen duan keaz lurrintzen diote.

Olaeta'n urtezarrez, apalondoan, sunbilla sutatik ikulura eramaten dute eta bertan utzi, abereetatik gaitzak aldendu ditzan.

Amorebieta'n uste dute erbiñudeak ez diela etxekoai kalterik egingo, ezta ere beren abereai, gauonetan sunbila pizten badute.

Ez diote suari iltzera uzten gau ortan: bestela etxekoen bat urte barruan ilko ote dan bildur bai dire.

Gabon-mukurra edo bere ikatza etxean gordetzeko oitura dute bediatarrak: orrek etxea bedeinkatzan omen du-ta.

Liginaga'n gauon-sunbillak ardiai ume-urraxeak sorerazten diela uste dute.

Ibarruri'n gauon-gauez sutondoan egiten dan autsa Doneztoan egunean soroetara eraman oi dute eta lurrean gurutzetara zabaldu, pixtiak akabatu ditzan.

Eraso'n, bat iltzen dalarik, bere gauon-sunbilla ondoan lagun jartzen diote.

Beraz Olentzaro-enborraren ezaguera ere izen au baño askoz geiago edatua dago Euskalerrian.

Olentzaro ez da toki askotan aipatzen dan itza; baiñan berari ezarririk dabiltzan sinismen eta oiturak ba-dire nun-nai, naiz Euskalerrian eta naiz erbestean, batikbait indoeuropatarren errialdeetan.

Sinismen eta oitura oek loturik daude, ez gauon-gauari bakarrik, baita urtezarrari eta Done-ibane-aurreko gauari ere.

Donibanez egin oi diren suak, etxekoen eta beren abere eta gauzen alde, gauon-gauekoak bezela, indarra badutela siniste zabaldua da.

Urtegarai bietako siniste eta oiturak egite berekoak.

Donibane-aurreko gauean Zegama'n zagia makillan zintzilik erabiltzen dute mutillak sua dariola, eta bere pikaz etxetako ateak beztu, urtezarrez Amarita'n Gazeo'n eta Onraita'n bezela.